Tuesday, January 16, 2007

138 euskara ikasle Miranda de Ebroko Hizkuntza Eskolan
Arabako mugan, Burgosen dago Miranda de Ebro herria. Euskara indartsu dabil bertan azken bi-hiru urteetan. 2005-2006ko ikasturtean hasi ziren euskara klaseak Mirandako Hizkuntza Eskola Ofizialean. Aurten abian den ikasturtean 138 ikasle dabiltza lau mailatan. Ikasleen profil bakarra egitea ezinezkoa da; bertan jaioak direnak, Mirandan bizi diren bizkaitar eta arabar asko, errioxarrak... Badira, besterik gabe, euskara gustatzen zaielako ikasten hasi direnak, beste batzuk Gasteizera begira daude, oposizioak prestatzen... eta euskara behar dute.
Guk lehenengo eta laugarren mailako ikasleak bisitatu ditugu, Alvaro Ravelli irakaslearen eskutik eta ARGIA astekariaren 2072. zenbakian erreportajea osatu dugu. Aldizkaria bihar iritsiko da kioskoetara eta Interneten ostegunean sareratuko dugu.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home