Tuesday, January 16, 2007

GARAIGORDOBIL, Maite: EHUko Psikologia fakultateko irakaslea eta DURÁ, Ainhoa:Haur Psikologoa
Topaketak
Jolas kooperatiboak:haurrengan jarrera gizatiarra, garapen emozionala eta sormena sustatzeko jolasen programak

Ikastaro honetan jolas kooperatibo eta sortzaileetan oinarritutako interbentzio psikohezitzailearen adar bat aurkeztuko dugu. Beronen helburua garapen soziala, afektibo-emozionala eta haurren sormena bultzatzea da.
80ko hamarkadatik hona Haur eta Lehen Hezkuntzako hainbat taldetan ezarri dugun proposamen honen oinarri teorikoa ikerketako hiru korronte handiren ondorioetan datza. Lehenengo eta behin, haurren jolasen inguruko ikerketen ondorioak; giza garapenerako funtsezko jarduera da, haurraren garapen integralean eraginkortasunez eragiten baitu, hau da, haurraren garapen psikomotor, intelektual, afektibo-emozional eta sozialean. Bigarrenik, portaera sozialaren aldeko ikerketen ondorioetan oinarritzen da; hortik atera dira garapen pertsonalaren eta sozialaren hainbat faktoretan nolako onurak dituen heziketaren testuinguruan kooperatzeak versus lehiatzeak. Eta hirugarrenik, sormenaren gaineko ikerketak daude; ikerketa horiek haurraren sormenaren garapenean entrenatzeak duen eraginkortasuna baieztatzen dute.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home