
Irtenbidea haurraren sexua aukeratzea denean
2007/01/01 Rementeria Argote, Nagore
Testua bere osotasunean Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian duzu.227. aleko artikuluak martxotik aurrera izango dituzu eskuragarri Zientzia.net-en.
Irtenbidea haurraren sexua aukeratzea denean
2007/01/01 Rementeria Argote, Nagore Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Hainbat gaitz larri zuzenean sexuarekin lotuta daude, sexu-kromosomekin, hain zuzen ere. Seme-alabak gaitz horietakoren batekin jaiotzeko arriskua izanez gero, haurraren sexua aukera daiteke; hobeto esan, gaitza garatuko ez duen sexuko haurra izatea aukera daiteke.
(Argazkia: Artxibokoa)
Haurraren sexua aukeratzeko teknika in vitro ernalkuntzaren ondotik etorri da. In vitro ernalkuntza 70eko hamarkadaren amaieran garatu zen. Horri esker, haurdunaldia gertatu aurretik enbrioia eskuetan izateko aukera zuten. Beraz, gaixotasun genetikoak edo anomalia kromosomikoak bilatzeko teknikak garatzeari ekin zioten, haurdunaldiaren aurretik diagnostiko fidagarri bat izateko, eta amagaiak enbrioia jaso aurretik enbrioi osasuntsuak aukeratu ahal izateko.
Haurdunaldiaren aurretik gaixotasun genetiko jakin bat ez duten enbrioiak aukeratzeko, diagnosi genetikoa garatu zuten. Teknika hori, besteak beste, sexuarekin batera heredatzen diren gaixotasunak saihesteko asmatu zuten. Eta, hala, Londresko bi ahizpa biki izan ziren teknika hori erabili eta gero jaiotako lehenengo haurrak, 1990ean. Ordutik hona teknika ohiko bihurtu da klinika eta ospitale askotan. Eta legeak, noski, arautu egin behar izan du.

0 Comments:
Post a Comment
<< Home